TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

“Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak”

NOIZ:

Martxoak 15, 10:00etatik 12:30era

NON:

MARTIN UGALDE

KULTUR PARKEA (Andoain)

Berria.eus-en zuzeneko emisioa.

NAZIOMETROA 2. JARDUNALDIAK

Azaroak 22, Donostian, EHU-UPVko Karlos Santamaria Aretoan burutuak

Entzun NAIZ IRRATIAN Malen Dominguez-ekin egindako elkarrizketa

EZAGUTU HIZKUNTZ POLITIKA EZBERDINAK

2023ko urrian eta azaroan burutuak

N A Z I O M E T R O A - 5

Telesforo Monzon Euskal herrigintza laborategiak (TMeLab) eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeek burutzen duten Euskal Subiranotasunaren Barometroaren azken neurrialdiaren emaitzak prest daude

P E R I S K O P I O A :

SAREAN DA NAZIOGINTZA ETA KIROLAREN INGURUKO PERISKOPIOAREN AZKEN ALEA

I R I T Z I A

Unai Pascual / Ikerbasque Ikerketa Irakaslea Basque Center for Climate Change (BC3) zentroan. Ekonomialari ekologista da, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du gizarte eta natur-zientzien arteko zubi-sistema sozial-ekologiko konplexuak ulertzeko.

GIPUZKOAKO HERRITARREN BATZARRA

Telesforo Monzon Euskal herrigintza laborategiak (TMeLab) eta Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak sustatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak deitu duen lurraldeko lehen esperientzia honek nekazaritza-jarduera eta klima-aldaketa izan ditu ardatz.

Eskoziako Common Wealen "Independetziarako Norabidea" proposamena euskaratu dugu. Gogoetarako bazka.

Txostena euskaraz

NAZIOMETROAZ HAUSNARKETA JARDUNALDIAK

Zer esaten digute inkestek herrritarren gogo eta nahiei buruz, burujabetza eta bere inguruabarrak direla eta? Nola ulertu behar ditugu hauek? Zein dira joerak? Nola irakurri? Nola eragin daiteke beraiengan edota beraiekin?

HIZKUNTZA POLITIKA BIRPENTSATZEN ADIMEN ARTIFIZIALA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN IKUSPEGITIK

Burututako mintegiaren ondorioak, aktak eta aurkezpenen PDFak eskura dituzu jada

Euskal

Herrigintza

Laborategia

Laboratory

for Basque

state-building

TM eLab Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia da.

LAN ARDATZAK

Globalizazioa

Mundu mailan eraldaketa sakonak ari dira gertatzen, inoiz ezagutu gabeko abiaduran gainera. Hala nola: ekonomiaren globalizazioa, teknologiaren eta ziberespazioaren garapena, polo anitzeko errealitate berri baten sorrera, nazioarteko aktore berrien agerpena, soilik globalki erantzun diezaiekegun mehatxu berrien azaleratzea eta abar. Euskal Herria bezalako herri txiki batek halako eskenatoki batean dituen erronkak izugarriak dira. Hausnarketa etengabea eta ekimen adostuak beharko ditugu.

> IRAKURRI GEHIAGO

LAN ARDATZAK

Globalizazioa

Ekonomiaren globalizazioa, teknologiaren eta ziberespazioaren garapena, polo anitzeko errealitate berri baten sorrera, nazioarteko aktore berrien agerpena, soilik globalki erantzun diezaiekegun mehatxu berrien azaleratzea eta abar. Euskal Herria bezalako herri txiki batek halako eskenatoki batean dituen erronkak izugarriak dira. Hausnarketa etengabea eta ekimen adostuak beharko ditugu.

> IRAKURRI GEHIAGO

Identitatea

Euskal nazioa zarpaildurik iritsi da globalizazioaren mendera; hizkuntza komunitate gutxiagotu eta kulturalki menderatua gara. Horrelako egoeran iritsi gara XXI. mendera, neoliberalismoak sortutako krisi kulturalak jendea komunitate bateko partaide sentitzeko beharra areagotzen duen garaira. Etorkizuneko euskal nazioaren zutoinak birsortu behar dira, euskal nazioaren iruditeria eta oinarri kulturala berreraikiz.

Ongizatea

Globalizazioak erronka konplexuen aurrean jarri ditu gure erakundeak, enpresak zein ehundura soziala eta herritarrak oro har: Ongizate sistema, lana eta enpleguaren ezaugarriak, trantsizio energetikoa eta ekologikoa, industria 4.0, demografiaren bilakaera eta abar.

Lurralde-kohesioa

Ezein herrigintza politikak lurralde kohesioa kontuan izan behar du. Zer esanik ez Euskal Herrian, bi estatuetan eta hiru egitura administratibotan banatuta, lurraldeen arteko desoreka ekonomiko, demografiko eta sozial nabariekin. Eremuz eremu eta behetik gora, lurralde kohesioa bultzatuko duten dinamika zentripetoen beharrean gaude.

TELESFORO

MONZON

eLab